• EKONOMIA
  • BPG %2,2 hazi da EAEn bigarren hiruhilekoan

BPG %2,2 hazi da EAEn bigarren hiruhilekoan

Eustaten aurrerapenen arabera, batik bat zerbitzuen sektorearen bilakaerak izan du eragina

13.000 lanpostu sortu dira urtebetean | Argazkia: iStock
13.000 lanpostu sortu dira urtebetean | Argazkia: iStock
2025eko uztailaren 16a - 10:26

Hiruhileroko Kontu Ekonomikoen Aurrerapena eman du aditzera gaur Eustatek, zeinaren arabera EAEko BPG %2,2 igo den bigarren hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderatuta. Aldiz, 2025eko lehenengo hiruhilekoaren aldean igoera %0,5ekoa izan da. Aurrerapena egiterako orduan, Eustat zerbitzuen sektorearen bilakaeran oinarritu da batik bat.

 

BPGz gain, enplegua (lanaldi osoko lanpostuen arabera) ere %1,4 hazi da aurreko urteko epe beraren aldean, 13.000 lanpostu gehiagorekin; urteko lehenengo hiruhilekoaren aldean enpleguaren hazkundea %0,3koa izan da.

Hala eta guztiz ere, estatistika erakundeak irailaren 19an argitaratuko ditu 2025eko bigarren hiruhilekoari buruzko datu gehigarriak.