KONFEKOOP, ANEL eta UCANek 2100 kooperatibatik gora biltzen dituen lankidetza hitzarmena sinatu dute

Kooperatibismoaren garapena bultzatzeko eta Euskadi eta Nafarroako erakunde publikoekin elkarrizketa indartzeko konpromisoa hartu dute

Enpresa Kooperatiben sinaduraren unea | Argazkia: KONFEKOOP Enpresa Kooperatiben sinaduraren unea | Argazkia: KONFEKOOP

KONFEKOOP Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak, ANEL Gizarte Ekonomiako Enpresen Nafarroako Elkarteak, eta UCAN Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatibak lankidetza hitzarmena sinatu dute kooperatibismoa bi erkidegoetan aurrerapen eta garapen ekonomiko iraunkorreko formula gisa sustatzen laguntzeko. Izan ere, hiru entitateek, gizarte-aurrerabidea sortzeko aukera gisa zein Euskadiren eta Nafarroaren garapen ekonomiko iraunkorreko ekarpen gisa ikusten dute kooperatibismoa.

Hala, Rosa Lavin KONFEKOOPeko arduradun nagusiak adierazi duenez, ezinbestekoa da kooperatibismoaren eta Euskadiko eta Nafarroako erakunde eta organismo publikoen arteko elkarrizketa indartzea, aurrera egin eta lanaren norainokoa biderkatu ahal izateko. ANELeko lehendakari den Ignacio Ugaldek, berriz, epe luzerako lankidetza sinatu dela aitortu du: "Akordioak 2.100 kooperatiba-enpresa baino gehiago eta 1.700.000 bazkidetik gora biltzen ditu. Denen artean 75.000 enplegu eta 13.100 milioi fakturazio baino gehiago sortzen dituzte. Beraz, Euskadiren eta Nafarroaren garapen ekonomiko eta soziala ez da ulertzen enpresa kooperatiboen ekarpenik gabe". UCANeko presidente Jose Maria Martinezek, bere aldetik, azaldu du garapen ekonomiko horrekl guztion lankidetza eta konpromisoa eskatzen duela eta horregatik elkartu direla.

Akordioa Donostiako Miramar jauregian ospatu den Euskadiko eta Nafarroako Enpresa Kooperatiben I.Foroaren baitan sinatu da. Sinaduraren ostean hiru elkarteek adierazi dutenez, estatu mailan mugimendu kooperatiboa ordezkatzen duten hiru entitatek halako akordio bat sinatzen duten lehen aldia da. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK