Kontabilitate-aditua: aintzatespenerako bidean

Europako zenbait herrialdeetan kontsumitzaileen eskubideak babesteko duen rol garrantzitsua onartzen da, baina Espainian ez dago modu berean aitortuta. Erronka nagusia da horri loturiko araudi propioa izatea

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Kontabilitate-aditua akreditatutako profesionala da, kualifikazio handikoa, araudi propioaren mende dagoena, eta kontabilitatean eta finantzetan ezagutza eta esperientzia handia duena. Erakundeekin lankidetzan aritzen da bere bizi-zikloaren fase guztietan, bere konturako profesional gisa edo bere egituran integratuta, ahal dela konplexutasun handiko eta kontabilitatearen eta finantza-kudeaketaren esparruan kalitate-bermea duten jarduerak eginez.

Halako akreditazioa lortzeko hainbat bide daude: kontu auditorea izatea; merezimenduen bidez, gutxienez 13 urtez kontabilitate-arloan izandako lan-esperientzia eta prestakuntza justifikatuz, eta kontabilitateko ezagupenen azterketa gaindituz. Bertara sartu ahal izateko, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia justifikatu beharko da kontabilitate-arloan.

Edozein unetan eska daiteke akreditazioa, bai auditoretzaren bidez, bai merezimenduen bidez. Azterketara sartzeko deialdia urtero egiten da. Azterketarako azkenengo deialdia otsailaren 24an izan zen, Ekonomisten Euskal Elkargoaren egoitzan bertan, eta elkargoak azterketa egiteko ikastaro berezia ere antolatzen du.

Haren garrantzia, Europan onartua

Kontabilitate-adituaren lanbidea Europar Batasuneko herrialde gehienetan dago onartuta, heterogeneotasun-maila handiarekin. Prestakuntza maila handiko figuratzat hartzen da, eta kontsumitzaileen eskubideak babesten laguntzen du, batez ere balore-merkatuetan eta mota guztietako finantza-zerbitzuetarako sarbidean. Funtsezko zeregina dute erakundeen gardentasunean, administrazio publikoen eraginkortasunean, ezkutuko ekonomiaren aurkako borrokan eta zerga-ihesean.

Gure ingurune hurbilenetik hasten bagara, eta ez bakarrik bere kokapen geografikoa kontuan hartzeagatik, baizik eta EAErekin duen lotura ekonomikoagatik, Portugal eta Frantziako kasuak daude. Duela hamarkada batzuetatik hona, Portugalgo Ordem dos Contabilistas Certificados eta Frantziako l'Ordre des Experts-Comptablesek kontabilitatearen arloko profesional ezagunak dituzte. Eta eurak ez ezik, Europako herrialde gehienek ere badute figura hori, ahaztu gabe herrialde amerikarren artean garrantzi handia dutela enpresa-munduan.

Prestakuntza maila handiko figuratzat hartzen da, eta kontsumitzaileen eskubideak babesten laguntzen du, batez ere balore-merkatuetan eta mota guztietako finantza-zerbitzuetarako sarbidean

Eta ez dira soilik talde nazionalak; aitzitik, nazioarteko erakundeak ere badira, batasunak gidatuta, nazioarteko kontabilitate-adituak biltzen eta ordezkatzen dituztenak: International Federation of Accountants (IFAC), European Federation of Accountants and Auditors for SMEs (EFAA for SMEs) eta Accountancy Europe (AE).

Espainian aitortzarik ez

Espainian kontabilitatearen eta finantzen arloan lan egiten duten profesionalen kopuru oso esanguratsua dago, baina kontabilitate-adituaren figura ez dago aitortuta. Azken urteotan garapen handia izan du, eta horretarako ari da lanean Ekonomisten Euskal Elkargoan, ekonomiaren, kontabilitatearen, auditoretzaren eta finantzen arloko beste korporazio profesional batzuekin batera. Administrazioarekin hurbilketa bat izan du. Joan den urtarrilaren 13an bilera bat egin zen Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioko ordezkariekin, kontabilitate-adituaren figura aintzatesteko.

Joan den urtarrilaren 13an bilera bat egin zen Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioko ordezkariekin, kontabilitate-adituaren figura aintzatesteko

Gaur egungo testuinguru globalean, non arau gehienak nazioarteko erakundeetatik datozen, logikoa dirudi edozein erregulazio berrik bere inguruko gainerako herrialdeen berezitasunei erantzun beharko liekeela, merkatuan distortsioa saihesteko eta oinarrizko eskubideak babesteko, hala nola profesionalen zirkulazio askea edo kontsumitzaileen babesa, Europar Batasunaren funtzionamendu-tratatuan jasoak.

Erronka: araudi propioa eta gizarteratzea

Lau dira une honetan erronka nagusiak. Batetik, kontabilitate-adituen lanak arautzeko arau propioak sustatzea. Bestetik, nazioarteko esperientzian oinarrituta, prestakuntza-sistema teoriko-praktiko sendoa garatzea. Ondoren, kontabilitateko-adituaren zerbitzuek eskaintzen duten gardentasuna eta bikaintasuna gizarteari helaraztea. Eta azkenik, profesional horiei beren bezeroen eskaria asetzera bideratutako zerbitzuak eskaintzea.

Erronketako bi dira nazioarteko esperientzian oinarrituta, prestakuntza-sistema teoriko-praktiko sendoa garatzea, eta profesional horiei beren bezeroen eskaria asetzera bideratutako zerbitzuak eskaintzea

Lanbideak harrezkero jaso du figura batzuen errekonozimendua, berriena 1980ko hamarkadan, Auditoretza Legea onartu zenean, eta horrekin batera Auditorearen figura. Une hartan lankide asko ez ziren animatu kolektibo berri bateko kide izatera, hainbat arrazoi zirela medio: zerbait hasiberria zelako, haren norainokoak ez zekitelako, ezta etorkizunean nola garatuko zen ere. Historiak erakutsi die erabakia ez zela zuzena izan. Izan ere, asko eta asko urteetan egin damutu dira.

Ekonomisten Euskal Elkargotik esperientziatik ikasi behar dela azpimarratzen dugu, eta, horregatik, profesionalak animatzen ditugu, luzamendurik gabe, kontabilitate-aditu gisa, bere onura publikoagatik figura garrantzitsu bat egiazta dezaten.

 
 

 

 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK