KPI %10,8ra igo da uztailean

Erregaien merkatzeak ez du eten inflazioaren igoera

Erregaien merkatzea izan da inflazioa jaistearen arrazoietako bat | Argazkia: iStock
Erregaien merkatzea izan da inflazioa jaistearen arrazoietako bat | Argazkia: iStock
2022ko uztailaren 29a - 12:45
Eg. 2022ko uztailaren 29a - 12:45

Uztailean gasolina eta gasolioaren prezioak jaitsi badira ere, KPI kontsumo prezioen indizeak goranzko joerari eusten dio, inflazioa beste produktu eta zerbitzu batzuetara hedatzen ari delako.

 

INE Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, sei hamarren handitu da urte arteko inflazioa, %10,8koa izateraino. 1984ko irailaz geroztik izan den mailarik altuenean dago. Janari, edari eta argindarraren prezio altuek eragin dute, bereziki, KPIren igoera; baina jantziek eta oinetakoek ere izan dute zerikusia uztaileko inflazio datuan, iaz baino gutxiago merkatu direnez, urte arteko tasan igoera ekarri dutelako.

%5,5etik %6,1era igo da, bestetik, azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak aintzat hartzen ez dituena.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain