Nafarroan, irailarekin alderatuta, %1 handitu dira prezioak, INEk argitaratutako azken Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Igoera horrekin, urteko aldakuntza metatua (urtarriletik urrira bitarte) %2,2ra iritsi da, eta urte arteko tasa (2024ko urriarekin alderatuta) %2,7an kokatu da.
Euskal Autonomia Erkidegoan, prezioek %0,6 egin dute gora aurreko hilabetearekin alderatuta. Urtarriletik metatutako bilakaera %2,4ra iritsi da, eta urteko tasa %3,2ra handitu da, Nafarroako datuaren gainetik.
EAEko hiru probintzietan ere gora egin dute prezioek. Arabak %0,7ko igoera izan du irailaren aldean, eta %3,4koa aurreko urtearekin alderatuta. Bizkaian, KPIa %0,5 igo da urrian, %2,3 aurten eta %3,3 urte artean. Gipuzkoak, berriz, %0,6 egin du gora azken hilabetean, urteko % 2,5eko igoera metatua izan du, eta urtebetean %3 hazi dira prezioak.