• EKONOMIA
  • KPIa %3,2ra apaldu da apirilean iazko hilabete beretik

KPIa %3,2ra apaldu da apirilean iazko hilabete beretik

Elektrizitatearen prezioen jaitsierak konpentsatu du, parte baten, erregaien eta lubrikatzaileen prezioen hazkundea

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko apirilaren 29a - 09:54
Eg. 2026ko apirilaren 29a - 12:33

INEk apirileko urte arteko KPIaren datua aurreratu du: %3,2n kokatu da, bi hamarren jaitsi ostean. Estatistika institutuak esandakoaren arabera, elektrizitatearen prezioek iaz baino gehiago egin dute behera, eta pakete turistikoen prezioak gora egin badu ere, ez iaz bezainbeste. Horrek eragin du jaitsieran, erregaien eta lubrikatzaileen prezioak nabarmen hazi badira ere, Irango gerrak eragindako krisiaren eraginez. 

 

Azpiko inflazioaren datua ere aurreratu du INEk, %2,8an kokatu dena, hamarren bat behera eginda. 

Hala eta guztiz ere, hilabetez hilabete KPIa hazten ari dela esan du INEk, hirugarrenez segidan. %0,4 hazi da martxotik apirilera, otsailetik martxora %1,2 gora egin ostean.