KPIaren uztaileko behin betiko datua eman du argitara gaur INE Espainiako estatistika institutuak, eta horren arabera, igoera izan da Hego Euskal Herrian, bai urte arteko tasan, baita aurreko hilabetetik honetara ere.
EAEn hazkundea apur bat nabariakoa izan da Nafarroan baino iazko uztailari erreparatzen badiogu: 3,7 puntuan kokatu da lehenean —Bizkaian %4ean, Araban %3,8an eta GIpuzkoan %3,2—, eta 3,4en bigarrenean. 2024eko maiatzetik izandako tasa altuena da.
Ekainarekin alderatuta ere igoera sumatu da: Nagarroan %0,9 hazi da, %0,5 Gipuzkoan, %0,3 Bizkaian, %0,2 Araban.
Edozein kasutan, hazkundea erregaien eta elektrizitateen prezioen igoerak bultzatu du, Ormuzko itsasartean dauden tentsioen ondoriozkoak. Garraioan nabari da, adibidez: %5,5en kokatu da Nafarroan, ekainetik %1,9 hazi ostean; EAEn, berriz, %6,5az ari gara, 1,5 hazi baita inflazioa ekainetik. Hala ere, aipatzekoa da aztertutako sektore guztietan ikusi dela %2tik gorako hazkundea, arropan izan ezik, zeinetan behera egin duen.
Azpiko inflazioak 5 hamarren egin du gora, %2,7n kokatuta. Horrek albo batera uzten ditu gora behera gehien izaten dituzten aldagaiak, tartean erregaiak edota janaria.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta