2026eko urtarrilaren 30a - 13:16
INE Espainiako Estatistika Institutuak urtarrileko KPIaren datu aurreratua partekatu du. Horren arabera, %2,4en kokatu da urtarrilean, joan den urteko hilabete beretik bost hamarren behera eginda. Ibilgailuentzako erregaien eta lubrifikatzaileen prezioak jaitsi izanak eragin du horretan.
Urrian %3,1en kokatu ostean —elektrizitateak gorakada nabaria izan zuelako besteak beste—, azken 16 hilabeteetako mailarik gorenean, alegia, beheranzko bideari eutsi dio hiru hilabetez jarraian. Ez zen halako zifrarik izan 2025eko ekainetik, eta Espainiako Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak beheranzko joera aurreikusi du datozen hilabeteetarako, EBZk ezarritako %2ko langaren bueltan kokatuko dena.