INE Espainiako estatistika erakundeak zabaldutako azken datuen arabera, azken hilabetean inflazioak zertxobait gora egin du Hego Euskal Herrian, eta %3,2an kokatu da. EAEn, bi hamarren egin du gora maiatzean, Nafarroan, aldiz, hamarren bat.
Gauzak horrela, 2026aren hasieratik, hau da, azken bost hilabeteetan, KPIa %1,8 hazi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %1,7 Nafarroan.
Foru erkidegoan elikagaien prezioa %0,4 handitu da eta osasuna %0,5. Finantza-zerbitzuak nahiz arropa ere %0,1 garestitu dira. Kontrara, merkatu egin da etxebizitza (-%0,3) edota edari alkoholiko eta tabakoa (-%0,6).
Euskal Autonomia Erkidegoan, ostalaritzan izan da prezio hazkunde handiena: %1,3. Aitzitik, edariak eta alkohola (-%0,3) eta etxebizitza (-%0,2) merkatu egin dira.
Espainiako Estatuan ere maiatzeko inflazioa %3,2koa izan da.