
KPI Kontsumo Prezioen Indizea %0,7 igo da ekainean EAEn, maiatzaren aldean, eta urteko arteko tasa %2,8an kokatu da. Nafarroan, aldiz, %0,9 igo da hilabete batetik bestera, eta urte arteko tasa %2,4ean dago. INE Espainiako estatistika erakundeak emandako datuak dira. Hego Euskal Herri osoan, urte arteko tasa lau hamarren handitu da ekainean.
Hein handi batean, erregaien eta elikagaien garestitzeak eragin du inflazioaren gorakada. Aurreko urteko hilabete beraren aldean, EAEn prezioak gehien igo diren sektoreak honako hauek izan ziren: edari alkoholdunak eta tabakoa, 2024ko ekainean baino %4,5 gehiago; etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregaiak, %4,5 gehiago eta jatetxeak, kafetegiak eta hotelak, %4,3 gehiago.
Nafarroan ere edari alkoholdunek eta tabakoak izan dute hazkunderik handiena urtetik urtera (%5,6). Jatetxe eta hotelen prezioak %4,4 hazi dira, elikagai eta edari ez alkoholikoak %3,8 eta etxebizitza %2,8.
Espainiako Estartuan, KPIa %0,7 igo zen ekainean, aurreko hilabetearen aldean, eta urte arteko tasa 0,3 puntu hazi da, % 2,3raino.