
Gipuzkoa Aliantzan 2025 izeneko ezohiko laguntza programa berria jarri du martxan Kutxa Fundazioak, bere Plan Estrategiko berriren baitan, eta bihar bertan irekiko da izena emateko epea. Soilik 2025. urtean egingo da programa, eta bideratuta dago eragileek elkarlanean gizarte-erronka “garrantzitsuenei” erantzungo dieten ekimenak sustatzera. Deialdia abiarazteko hiru miloi euro erabiliko ditu fundazioak, eta proposamenak irailaren 30eko 14:00ak arte bidali ahalko dira.
Laguntza programak hiru “helburu estrategiko” izango ditu: batetik, STEAM bokazioak sustatzea, herritarren interesa pizteko; bestetik, pentsamendu kritikoa bultzatzea, herritarren ikaskuntzak eta gaitasunak aktibatzeko; azkenik, pertsonek zein erakundeek gizarte eta ingurumenarekiko duten konpromisoa indartzea.
Hiru helburuetako bati, biri edota hirurei erantzun beharko diete laguntza-programara aurkezten diren proposamenek, eta bereziki zuzenduta egongo da hainbat erakundeen arteko aliantzei. Horretarako, administrazio publikoak, ikastetxeak, enpresak zein herritar antolatuak bildu daitezke. Proposamenei aurkeztutako aurrekontuaren %80 emango zaie, gutxieneko kopurua 500.000 eurokoa izanik.