• EKONOMIA
  • LABek 481 milioi euroko aurrekontu partida exijitu dio aldundiari egoitza-zerbitzu duina bermatzeko

LABek 481 milioi euroko aurrekontu partida exijitu dio aldundiari egoitza-zerbitzu duina bermatzeko

Bizkaiko erresidentzietako lehen greba eguna da eta LABeko ordezkariak Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta alderdi politiko guztiekin bildu dira

Bizkaiko erresidentziak greban | Argazkia: LAB
Bizkaiko erresidentziak greban | Argazkia: LAB
2026ko azaroaren 19a - 14:53
Eg. 2026ko azaroaren 19a - 14:55

Bizkaiko erresidentzietako langileen lehen greba eguna da gaurkoa eta goizeko lehen ordutik grebalariekin bat LAB sindikatuko ordezkariek elkarretaratzea egin dute Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean. LABeko ordezkariak EAJ, EH Bildu, PSE, PP eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariekin bildu dira. Bilera horretan, sektoreko beharrei irtenbide emateko, LABek proposamen zehatz bat helarazi die. Bertan, egungo aurrekontua 481 milioi euroraino handitu beharko litzatekeela azaldu du LABek, txosten ekonomiko baten emaitzak erakusterakoan. 

 

Sindikatuko ordezkariek langileen lan baldintzen ekiparazioa bermatzea eskatu die alderdi politikoei. Horretarako, bi hobekuntza eskatu dituzte, plantilla %200 handitzea, ratio hobeak lortzeko eta sektore pribatuan lanean dihardutenen soldataren ekiparazioa. 

Sindikatuaren arabera, funtsezko zerbitzu publiko honen ardura nagusia Bizkaiko Foru Aldundiarena da. Sindikatuak diru publikoarekin langileak prekarizatzen direla salatu du. Elkarretaratzearen amaieran Bilboko Hurtado Amezagako errepidea moztu da 20 minututan. Protesta honen bitartez, mahai negoziatzailearen blokeoa eta negoziaketa eza irudikatu nahi izan dute. Hurrengo greba egunak abenduaren 17a eta urtarrilaren 21a izango dira. 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain