• EKONOMIA
  • Laminorian parke eolikoa eraikitzeari ezezkoa eman dio Jaurlaritzak

Laminorian parke eolikoa eraikitzeari ezezkoa eman dio Jaurlaritzak

Proiektuak ez du inguruko bioaniztasuna mantentzea bermatzen

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko maiatzaren 7a
Eg. 2025eko maiatzaren 7a

Laminorian parke eolikoa eraikitzeko baimena ezeztatu du Eusko Jaurlaritzak, hala argitaratu baita gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta San Millán (Araba) udalerrietan ezarri nahi zen parke eolikoak zortzi aerosorgailu izango zituen, unitate bakoitzeko 40 megawatteko gaitasunarekin.

 

Proiektuak ingurumen-inpaktu handiegia zuela aztertu zen martxoan, eta hori izan da Jaurlaritzak ekimena atzera botatzearen arrazoia, Aixeindar sozietatearen proiektuak ez omen duelako inguruko bioaniztasuna mantentzea ziurtatzen. Hala ere, oraindik ere hilabeteko epea egongo da ebazpenari errekurtsoa jartzeko.