Ukrainako gerraren ondorioen eragina nabaritzen hasi da Hego Euskal Herrian ere. Pandemia aurretik baino pertsona gehiago daude lanean, baina goranzko joera hori eten egin da 2022ko bigarren hiruhilekoan. Hala, lehen hiruhilekoan baino 14. 600 landun gutxiago daude.
Era berean, lana dutenen kopurua bakarrik ez, langabezia-tasa ere jaitsi egin da eta pandemia aurreko kopuruetara itzuli da. Orotara, 117.800 langabetu daude, aurreko hiruhilekoan baino 6.700 gutxiago.
Lana dutenen eta langabezian daudenen kopuruak, biak aldi berean, jaitsi izanaren arrazoi nagusia, lan bila dabiltzanen kopuruak ere behera egin duelako gertatu da. Aurreko hiruhilekoan baino 21.300 pertsona gutxiago dabiltza lan bila.
Sektoreei begiratuta, industrian galdu dira lanpostu gehien, orotara 14.400. Zerbitzuetan ere landun gutxiago dago, 1.500, eta lehen sektorean 100 langile gutxiago daude. Eraikuntzan, aldiz, zertxobait igo da, aurreko hiruhilekoan baino 1.500 langile gehiago baitaude.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta