• EKONOMIA
  • Lanbidek proiektuak martxan jartzeko dirulaguntza deialdia ireki du

Lanbidek proiektuak martxan jartzeko dirulaguntza deialdia ireki du

3.500 eurorainoko laguntza jaso ahal izango da

Urriaren 31era bitartean eskatu daiteke laguntza | Argazkia: iStock
Urriaren 31era bitartean eskatu daiteke laguntza | Argazkia: iStock
2025eko irailaren 15a - 09:54

Lanbidek dirulaguntzen deialdi berri bat ireki du, beren proiektua hasiko duten edo negozio bat egonkortu nahi duten ekintzaileei laguntzeko. Programaren arabera, dirulaguntzak emango dira eskaeraren aurreko inbertsioak finantzatzeko, bai eta hurrengo hamar hilabeteetan sortuko diren sustapen-, kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuak finantzatzeko ere.

 

Eskaerak 2025eko irailaren 13tik urriaren 31ra bitartean aurkeztu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bitartez. Laguntzen zenbatekoa handiagoa izango da 30 urtetik beherako pertsonentzat eta emakumeentzat, eta dirulaguntzetan %15 gehigarri bat lortu ahal izango dute.

Programa bi ildo nagusitan banatzen da. Alde batetik, proiektu bat martxan jartzeko laguntza, gutxienez aktibo finkoetan 5.000 euro inbertitu dituztenentzat; kasu horietan, gehieneko zenbatekoa 3.500 eurokoa da. Bestalde, enpresen jarduera finkatzeko laguntzak eskainiko dira, zeinak hainbat gastu estaliko dituen, hala nola, autonomoen kuotak, aholkularitza, alokairuak edo prestakuntza… gehienez 2.500 eurokoa izango da laguntza kasu horietan.