• EKONOMIA
  • Langabe kopurua handitu egin da EAEn urtarrilean

Langabe kopurua handitu egin da EAEn urtarrilean

3.540 langabe gehiago zenbatu dira. Dena den, duela urtebete, 2023ko urtarrilean, 1.676 langabe gehiago zeuden

Lanbideren bulego bat | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Lanbideren bulego bat | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
2024ko otsailaren 2a - 09:32
Eg. 2024ko otsailaren 2a - 09:36

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailak gaur jakinarazi duenez, urtarrilean 3.540 langabe gehiago daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (%3,20). Orotara 111.229 pertsona dira langabezian hiru lurraldeetan.

 

2009tik urtarrilean zenbatutako langabe kopururik txikiena da. Gainera, duela urtebete, 2023ko urtarrilean, 1.676 langabe gehiago zeuden.

Guztiko langabe kopurutik gehiengoak emakumeak dira (64.164). Gizonezkoak, aldiz, 47.065 dira. Sektoreka, langabezian dauden pertsona gehienak (78.624) zerbitzuetakoak dira, beste 10.000 inguru industria sektorekoak eta 6.000 inguru eraikuntzakoak.

 

Lurraldeka, langabe kopuruak gora egin du urtarrilean Bizkaian (%4,07) eta Gipuzkoan (%3,97). Araban, berriz, langabe gutxiago zenbatu dira azken hilabetean (-%0,69).

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain