Langabe kopuruak gora egin du EAEn eta behera Nafarroan

Gipuzkoan eta Bizkaian gora egin dute langabezia datuek; Nafarroan, otsailean baino %0,63 langabe gutxiago daude

Martxoan sinatutako lau kontratu berritik bat mugagabea da EAEn | Argazkia: Eusko Jaurlaritza Martxoan sinatutako lau kontratu berritik bat mugagabea da EAEn | Argazkia: Eusko Jaurlaritza

Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailak argitaratu dituen datuen arabera, EAEn 111.471 langabe zenbatu dira martxoan enplegu-zerbitzu publikoaren bulegoetan, hau da, aurreko hilean baino 926 gehiago (% 0,84). Nafarroan, aldiz, 30.843 langabetu daude, otsailean baino 194 gutxiago, %0,63 langabe gutxiago, hain zuzen ere.

Urte arteko tasari dagokionez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2.279 langabe gehiago daude, 2023ko martxoan baino %2,09 gehiago. Nafarroako Foru Erkidegoan, urtebetean langabezia %3,46 murriztu da, eta guztira, 1.107 langabe gutxiago daude.

EAEn, hazkunderik handiena Gipuzkoan izan da, izan ere, otsailean baino 534 langabetu gehiago baitaude, %1,83 gehiago, hain zuzen ere. Iazko epe berarekin alderatuz, 1.269 langabe gehiago daude. Bizkaian 427 langabetu gehiago daude (% 0,68), aurreko hilaren aldean, eta 2023ko martxoan baino 1.509 gehiago (% 2,46). Araban, urteko bigarren hilabetean baino 35 langabe gutxiago daude, eta 499 pertsona gutxiago (%-2,58) iazko epe berarekin alderatuz gero.

Bestalde, kontratazio berriei dagokionez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan sinatutako lau kontratu berritik bat mugagabea izan da. Denera 55.504 kontratu sinatu dira, eta horietatik 13.664, hau da, % 24,61 kontratu mugagabeak izan dira. Nafarroako datuei dagokionez, 20.720 kontratu berri zenbatu dira, aurreko urteko hil berean baino %16,39 gutxiago. Horietatik 4.667 kontratu mugagabeak izan ziren, aurreko urteko martxoan baino % 20,98 gutxiago.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK