Hego Euskal Herriko langabeziak gora egin du abuztuan. Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak eskainitako azken datuen arabera, langabezia %2,36 handitu da Nafarroan, eta %1,19 Euskal Autonomia Erkidegoan.
EAEren kasuan, 1.258 langabe gehiago zenbatu dira azken hilabetean, uztailarekin alderatuta, eta orotara 106.848 langabe dira gaur-gaurkoz. Nafarroan, uztailean baino 681 langabe gehiago dira; guztira, 29.524. Hortaz, abuztuaren amaieran Hego Euskal Herrian 136.371 pertsona daude izena emanda enplegu bulegoetan.
EAEko hiru lurraldeak aztertuz gero, langabeziak gora egin du Araban, 210 langabe gehiago baitaude, Bizkaian (677 langabe gehiago) eta Gipuzkoan (371 langabe gehiago).
Gizarte afiliazioari dagokionez, Nafarroan 323.275 afiliatu zenbatu dituzte abuztuan, uztailean baino 38 gutxiago eta 2025eko abuztuan baino 8.190 gehiago.
Espainiako Estatuan, orotara, uztailean baino 44.419 langabe gehiago daude abuztuan. Hortaz, langabezia tasa ia bi puntu hazi da (%1,92).
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta