• EKONOMIA
  • Langabezia behera apirilean Hego Euskal Herrian

Langabezia behera apirilean Hego Euskal Herrian

Guztira, 2.503 langabe gutxiago daude, horietatik 1.531 Euskal Autonomia Erkidegoan eta 972 Nafarroan

Argazkia: EP
Argazkia: EP
2022eko maiatzaren 4a - 12:17

Langabeziak behera egin du apirilean Hego Euskal Herrian. Guztira 2.503 langabe gutxiago izan dira. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan 115.554 langabe daude, martxoan baino 1.531 gutxiago. Horrek esan nahi du jaitsiera % 1,3ekoa izan dela. Bizkaian jaitsi da gehien, martxoan baino 954 langabe gutxiago baitaude (% 1,44ko jaitsiera); Gipuzkoan, berriz, 360 langabe gutxiago zenbatu dira (% 1,16ko jaitsiera) eta Araban 217 gutxiago (% 1,09). Iazko apirilarekin erkatuta, berriz, % 9ko beherakada izan da erkidego osoan, 11.428 langabe gutxiago.

 

Nafarroari erreparatuta, beherakada nabarmenagoa izan da, % 2,88koa, hain zuzen. Lurralde horretan 972 langabe gutxiago zenbatu dira.

Afiliazioei dagokienez, % 0,17 igo dira EAEn, 1.682 afiliatu gehiago baitaude aurreko hilabetean baino: 908 gehiago Gipuzkoan, eta 309 Araban. Nafarroan zifra hori are handiagoa izan da: 1.959 afiliatu berri erregistratu dira, martxoan baino % 0,66 gehiago.