Behargin bat hil da atzo Arabako Legutio herrian kokatutako Goiain Industrialdean. Istripua, ustez, zerrauts karga batek eragin du, nahiz eta faktoreak oraindik ikertzen ari diren. Ezbeharra 19:50 aldera gertatu zen. Zuraren sektorean aditua den Egoin enpresak azpikontratatutako erakunde batentzat egiten zuen lan gizonak, eta Gasteizko zein Langraizko parkeko suhiltzaileak bertaratu baziren ere, ezin izan zuten amaiera tragikoa saihestu. Ertzaintzaren patruilak eta anbulantzia batzuk ere iritsi ziren, baina osasun-zerbitzuek gizonaren heriotza egiaztatu baino ezin izan dute egin
Urtea hasi zenetik 11 behargin zendu dira Hego Euskal Herrian, horietatik lau Araban. Orain hilabete beste langile bat hil zen Lantaron udalerrian, piroteknia enpresa baten jazotako leherketa baten ondorioz. Gertaera horretan bertan beste langile bat ospitalera eraman zuten zauri larriekin.