• EKONOMIA
  • Langile bat hil da gaur goizean Zamudion

Langile bat hil da gaur goizean Zamudion

Goizeko 9:00etan izan da ezbeharra, Eurobots Industrial Machinery Export enpresan

Lan istripuen aurkako manifestazio bat  | Argazkia: Europa Press
Lan istripuen aurkako manifestazio bat | Argazkia: Europa Press
2026ko apirilaren 30a - 12:08
Eg. 2026ko apirilaren 30a - 12:53

Langile bat hil da gaur goizeko 9:00etan Zamudion. Eurobots Industrial Machinery Export enpresan izan da ezbeharra, Ugaldeguren III industria gunean.

 

Jaurlaritzaren Segurtasun sailak deia jaso bezain pronto, ertzainak, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira industria gunera, baina ezin izan dute beharginaren bizitza salbatu.

Robor industrialak egiten ditu Eurobots Industrial Machinery Export konpainiak, eta langileak zamaketa lanetan ziharduen istripua jazo denean.

 

Aurten lan istriputan izandako 25. hildakoa litzateke gaurkoa, LABen arabera. ELAren zenbaketaren arabera, aldiz, hemezortzigarren lan heriotza litzateke 2026an.