• EKONOMIA
  • Langile bat hil da Tubos Reunidos enpresan

Langile bat hil da Tubos Reunidos enpresan

Azpikontratatutako enpresa batentzat egiten zuen lan beharginak

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2025eko maiatzaren 27a - 15:12

Langile bat zendu da gaur eguerdian Amurrion (Araba), Tubos Reunidos enpresan, teilatu batetik erorita. Ertzaintzak 12:40ak aldera jaso du abisua, eta Osalaneko langileak bertaratu dira. LAB sindikatuak adierazi duenez, Trapagarango Pavimprot azpikontratatutako enpresarentzat egiten zuen lan beharginak.

 

Atzo bertan 50 urteko langile bat hil zen Andosillan (Nafarroa), elikagai fabrika batean lanean ari zela. Sindikatuaren arabera, 22 langile hil dira lan istripuz Hego Euskal Herrian urtea hasi zenetik.