• EKONOMIA
  • Langileko publikoen soldatak beste %0,5 igoko dira

Langileko publikoen soldatak beste %0,5 igoko dira

Espainiako Gobernuak eta UGT eta CCOO sindikatuek %2,5 igoera adostu zuten urte hasieran

Bingen Zupiria gaurko agerraldian | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Bingen Zupiria gaurko agerraldian | Argazkia: Eusko Jaurlaritza
2023ko urriaren 3a - 14:38
Eg. 2023ko urriaren 3a - 14:39

EAEko sektore publikoko langileen soldatak %0,5 igoko dituztela iragarri du gaur Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian. Espainiako Gobernuak eta UGT eta CCOO sindikatuek iaz sinatutako akordioari esker egingo da soldata igoera. Urte hasieran %2,5 handitu zen langile publikoen soldata, eta akordioak beste %0,5eko igoera bat aurreikusten zuen baldin eta 2022ko eta 2023ko KPIen baturak %6 gainditzen bazuen. Hala gertatu denez, Hego Euskal Herriko langile publiko guztiek %0,5eko igoera gehigarria izango dute.

 

Igoera honekin, 2023an langile publikoek izandako soldata igoera %3koa izan dela gogorarazi du Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, eta denera 21 milioi euroko kostua ekarriko du EAEko administrazio publikoan.