Benis Food Elaborados Naturales enpresak lehen lan hitzarmena izenpetu berri du. Nafarroako enpresak patata tortilak eta bestelako prestatutako jakiak ekoizten ditu supermerkatu kate handietarako eta hiru lantegi ditu: bi Nafarroan, Funesen eta Corellan, eta beste bat Espainian, Errioxako Aguilar del Río Alhama herrian.
ELAk jakinarazi duenez, akordioa lortu dute enpresaren zuzendaritzarekin, eta lau urtean soldaten %26ko igoera adostu dute. Funeseko lantegiko lehen sindikatua da ELA, eta bertan 500 bat langileek egiten dute lan, gehienak etorkinak. 2026. urterako %8 eta 2027, 2028 eta 2029rako %6ko soldata igoerak adostu dituzte.
Era berean, ELAk jakinarazi du lanaldia 1.744 ordura murriztu, atsedenaldiak hobetu eta plusak, aldi baterako ezintasun-osagarriak eta lanbide-kategoriak gehitu dituztela, besteak beste.
Enpresak orotara 1.000 bat langile ditu hiru zentroetan, eta urtero 80 milioi tortilla baino gehiago egiten ditu Mercadonarentzat. Prestatutako beste plater batzuk ere ekoizten ditu.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta