Lehen sektoreko hainbat erronka aztertzeko bildu dira ENBA eta Jaurlaritza

Nekazal Politikako kontseilua biziberritzea eta baserritarren mobilizazioen ostean, euskal erakunde artean adostutako dekalogoaren jarraipen batzordea sortzea planteatu dute

Amaia Barredo ENBAko hainbat ordezkarirekin | Argazkia: ENBA Amaia Barredo ENBAko hainbat ordezkarirekin | Argazkia: ENBA

ENBA sindikatua, Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarekin bildu da eskuartean zituzten hainbat gai jorratzeko. Eusko Jaurlaritza eta lehen sektorearen arteko interlokuzioa hobetu eta sakontzeko bidean, Nekazal Politikako kontseilua biziberritzea eta baserritarren mobilizazioen ostean, euskal erakunde artean adostutako dekalogoaren jarraipen batzordea sortzea izan dute mintzagai.

Bestalde, sektorea gaztetzeko estrategia eta familia nekazaritza indartzeko araudiak, elikagaien katearen legean sakontzea, banaketak tokiko ekoizpenei ematen dien tratamendua hobetzeko bidea (gehiegizko marjinak, deskontuak, rapelak, ...), otsoaren babesa malgutzeko beharra, energia berriztagarrien hedapenaren aurrean nekazal lurrak babesteko plangintza eta azpisektore ezberdinetako plan sektorialak abian jartzeaz ere hitz egin dute bi aldeek.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK