• EKONOMIA
  • Lehen sektoreko proiektuetara 25 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak

Lehen sektoreko proiektuetara 25 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak

Elikagaien eta basoen eraldaketarekin , garapenarekin eta merkaturatzeareakin lotutako proiektuei emango zaie laguntza

Argazkia: Shutterstock
Argazkia: Shutterstock
2022ko uztailaren 26a - 18:20

Eusko Jaurlaritzak Handitu izeneko programa jarri du abian, Ukrainako gerraren ondoriei aurre egiteko programa, Erreskate Ekonomikoko Funtsaren baitan. Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsio handiko proiektuak egiteko laguntzak emango dituzte, 25 milioi eurorainokoak. Laguntza hori jasotzeko, proiektuek gutxienez 6 milioi eurotik gorako inbertsioa izan beharko dute.

 

Ekimenak elikagaien eta basoen eraldaketarekin, garapenarekin eta merkaturatzearekin egongo dira lotuta. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, programa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskaerak Eusko Jaurlaritzaren webgunean egin beharko dira.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain