Loiuko aireportuak 1.398 hegaldi espero ditu Aste Santuan

Hegaldi gehien martxoaren 31ean eta apirilaren 1ean programatu dira, 302 guztira

Loiuko aireportutik, Bari, Cork, Katowice, Praga eta Lujbljanara charter hegaldiak egongo dira | Argazkia: iStock Loiuko aireportutik, Bari, Cork, Katowice, Praga eta Lujbljanara charter hegaldiak egongo dira | Argazkia: iStock

Aste Santuko oporraldirako 1.398 hegaldi programatu dira Loiuko aireportuan, martxoaren 22tik apirilaren 1era bitartean. Hegaldi gehien apirilaren 1ean egongo dira, 161, eta aurreko egunean, 141. Era berean, martxoaren 26an, asteartea, irtengo dira hegaldi gutxien (102).

Ia helmuga turistiko guztiak, Europako hiriburuak jomuga dituzten hegaldi arruntez gain, Bari, Cork, Katowice, Praga eta Lujbljanara charter hegaldiak egongo direla jakinarazi du Aenak.

Gasteizko Foronda aireportuari dagokionez, Catania, Praga, Istanbul eta Pisarako daude charter hegaldiak programatuta; Donostiako aireportutik, berriz, ostegun santuan (martxoak 28) hegaldi erregularrak egongo dira Madrilera, Bartzelonara, Kanaria Handietara, Londresera eta Malagara. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK