Errekor historikoa ondu du Loiuko aireportuak 2025ean. Ohar bidez jakinarazi dutenez, igande honetan zazpi milioi bidaiariren langa gainditu du azpiegiturak, eta horrela inoizko bidaiari gehien jasotako urtea izan da.
2024an, 6.777.267 bidaiari jaso zituen Bizkaiko aireportuak, 2023an, 6.336.441, eta pandemia aurretik, 2019an, 5.905.804 bidaiari.
Aenak ziurtatu duenez, igande honetan lortutako zifra aire-konpainiek aireportuan duten "konfiantzaren isla" da, "lurraldeak duen potentzialarena", baita "kalitate goreneko azpiegitura batean zerbitzu seguru, eraginkor eta jasangarri bat eskaintzeko" egindako apustuarena ere.
Ivan Grande Loiuko aireportuko zuzendariak aireportuko komunitate osoaren lana goraipatu du eta pozik azaldu da aurten lortutako emaitzekin. Era berean, tokiko erakundeen babesa eskertu du eta adierazi du lortutako errekorra “lanean jarraitzeko eta zerbitzua hobetzeko motibazioa” dela.