• EKONOMIA
  • Loiuko aireportuko pasabideak kudeatzen dituzten langileek grebara joko dute

Loiuko aireportuko pasabideak kudeatzen dituzten langileek grebara joko dute

Ekainaren 15ean hasiko dituzte lanuzteak. CSIF sindikatuak salatu du "egoera larrian" direla, eta lantaldea handitzea eskatu du

Loiuko aireportua | Argazkia: Europa Press
Loiuko aireportua | Argazkia: Europa Press
2026ko maiatzaren 27a - 12:32
Eg. 2026ko maiatzaren 27a - 12:32

Loiuko aireportuko pasabideak kudeatzen dituzten langileek grebara jotzea erabaki dute. Ekainaren 15etik aurrera hasiko dituzte lanuzteak, eta lantaldearen handitzea eskatzen dute, baita euren lan baldintzak hobetzea ere.

 

CSIF sindikatuak eman du grebaren berri. Langile hauek hegazkineratzeko pasabideetako mantenuaz eta kudeaketaz arduratzen dira, eta sindikatuaren arabera, badira hiru hilabete “egoera larrian” direla pertsonal falta dela eta. CSIFek azaldu du ez direla neurri nahikoa hartzen ari langileok baldintza duinetan lan egin dezaten eta lan antolakuntza hobetzea exijitu du.

Sindikatuaren hitzetan, lantaldeak "gero eta presio handiagoa jasaten du, langileen estaldura eskasagatik eta etengabeko intzidentzia operatiboengatik", eta zirkunstantzia horiek eragina dute "bai zerbitzuaren garapen arruntean, bai langileen lan baldintzetan". Hala, CSIFek eskatu du lantaldea “berehala” handitzea.