• EKONOMIA
  • 5.098 sinadura jaso dituzte Gasteizko lorezainek

5.098 sinadura jaso dituzte Gasteizko lorezainek

“Udalaren inplikazio erreala” aldarrikatu dute grebalariek

Lorezainak Gasteizen ekainean eginiko elkarretaratze batean | Argazkia: LAB sindikatua
Lorezainak Gasteizen ekainean eginiko elkarretaratze batean | Argazkia: LAB sindikatua
2025eko irailaren 12a - 11:35

Enviser enpresako enplegatuek, alegia, Gasteizko lorezainek, haien aldarrikapenen aldeko 5.098 sinadura bildu dituzte, eta gaur bertan aurkeztu dituzte San Martingo udal bulegoetan. “Udalaren inplikazio erreala” eskatu nahi izan dute langileek bilketarekin

 

“Biztanleen aldetik jasotako babesak indarra ematen digu borrokan jarraitzeko", adierazi dute grebalariek. Izan ere, laster sei hilabete egingo dituzte hitzarmen duin propio baten aldeko greba mugagabean.