• EKONOMIA
  • Maiatzean iaz baino enpresa gehiago sortu dira Nafarroan, baina beherakada izan da EAEn

Maiatzean iaz baino enpresa gehiago sortu dira Nafarroan, baina beherakada izan da EAEn

449 enpresa berri sortu dira maiatzean Hego Euskal Herrian

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko uztailaren 10a - 11:10

Maiatzean 449 sozietate sortu ziren Hego Euskal Herrian, iazko hil berean baino %0,9 gehiago. Datuen bilakaera ez da berdina izan bi lurraldeetan: EAEn 363 enpresa berri eratu ziren, aurreko urtean baino %0,8 gutxiago, eta Nafarroan, berriz, 86 enpresa sortu ziren, iazko 82en aldean; hau da, %4,9ko igoera izan da urte artean. Hala ere, INEren arabera, EAEko datua beheranzkoa izan arren, serie historikoko hirugarren maiatzik onena izan da lurraldearentzat.

 

Enpresen desegiteei dagokienez, Hego Euskal Herrian 110 sozietatek itxi zituzten ateak maiatzean, iaz baino %2,8 gehiagok. Horietatik 103 EAEkoak ziren (2025eko maiatzean baino %1,9 gutxiago); 89 borondatez itxi ziren, bost beste sozietate batzuekin bat egiteagatik eta bederatzi bestelako arrazoiengatik. Nafarroan, berriz, zazpi enpresa desegin ziren, iazko lauren aldean; horietatik hiru fusio bidez desagertu ziren eta lau beste arrazoi batzuengatik.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain