• EKONOMIA
  • Medikuen greba hauteskunde ostera arte atzeratu dute

Medikuen greba hauteskunde ostera arte atzeratu dute

Deialdia "indarrean" bada ere, gobernu berriaren jarrerak baldintzatuko du mobilizazioekin jarraitu ala ez

Medikuak, Bilboko manifestazio batean | Argazkia: SME
Medikuak, Bilboko manifestazio batean | Argazkia: SME
2026ko urriaren 7a - 10:44
Eg. 2026ko urriaren 7a - 10:52

Urriaren 28an zen hastekoa medikuen greba mugagabea. Aitzitik, Pedro Sanchezen gobernuak hauteskundeak deitu ostean, mobilizazioak bertan behera utzi dituzte behin-behinean. Izan ere, haien ustez, bozetarako deiak airean utzi du norekin negoziatu behar duten medikuek euren helburuak lortu asmoz

 

Hala ere, gogorarazi dute deialdiak "indarrean" segitzen duela eta grebarekin aurrera egin edo ez gobernu berriak hartzen duen posizioaren araberakoa izango dela. Alegia, aldarrikapenak aintzat izaten ez baditu, mobilizazioetara itzuliko direla adierazi dute.

Medikuen eskakizun nagusia estatutu propioa da, baita negoziazio mahai propioa izatea ere. Derrigorrezko guardiak ere desagertzea eskatu dute.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain