• EKONOMIA
  • Mendia Windek uko egin dio Araban bi parke eoliko eraikitzeari

Mendia Windek uko egin dio Araban bi parke eoliko eraikitzeari

Gaubea eta Erriberagoitia udalerrietan 12 haize errota eraiki nahi zituen

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko irailaren 17a - 12:26

Orain ia urtebete, 2024ko azaroan, Mendia Wind energia konpainiak, Delta Power taldeko filialak, Araban bi parke eoliko eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen. Mendia 4 eta Mendia 5 izeneko parkeak, dagoeneko Bizkaian abiatutako Mendia 1,2 eta 3ren jarraipena ziren Mendia Windentzat. Bada, konpainiak atzera egin du ez ditu Araban bi parkeak eraikiko.

 

Zehazki, Gaubean eta Erriberagoitia udalerrietan ziren parkeak eraikitzekoak, baina EAEko aldizkari ofizialak iragarri du ez direla egingo. Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak oniritzia emanda zion proiektuari, baina Mendia Windek gerora jakinarazi zion ez zuela proiektuarekin aurrera jarraitzeko asmorik. Orain, konpainiak aurkeztutako atzera egiteko eskaera ontzat jo du Jaurlaritzak.

Mendia 4 eta Mendia 5 egitasmoen bidez, 12 aerosorgailu eraiki nahi zituen Delta Powerren filialak, seina parke bakoitzean.