• EKONOMIA
  • Mercabilbaoko enpresek 700 milioi euroko jarduera ekonomikoa izan zuten iaz

Mercabilbaoko enpresek 700 milioi euroko jarduera ekonomikoa izan zuten iaz

Elikagaien banaketa zentroak elikagai freskoen hornidura eta banaketarako "funtsezko jarduera" indartu du

Argazkia: Mercabilbao
Argazkia: Mercabilbao
2026ko uztailaren 28a - 14:28

Mercabilbao elikagaien banaketa zentroak 257.790 tona elikagai merkaturatu zituen iaz, eta zentroan diharduten enpresek 700 milioi euroko jarduera ekonomikoa izan zuten. Gauzak horrela, Bilboko Handizkako merkatu nagusiak ohar batean adierazi duenez, "funtsezko azpiegitura gisa sendotu da" EAEko nekazaritzako elikagaien sistemaren barruan.

 

Elikagai freskoen hornidura eta banaketarako "funtsezko jarduera" indartu eta lurraldearen garapen ekonomikoa bultzatu duela gehitu du Mercabilbaok oharrean.

Horrekin batera, 2025ean, elikadura zentroak bere instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko, baliabideen kontsumoa optimizatzeko, mugikortasun elektrikoan aurrera egiteko, hondakinen kudeaketa arduratsua indartzeko eta azpiegiturak modernizatzeko jarduerak bultzatzen jarraitu du, Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta Euskadi 2030 Agenda betetzen lagunduz.

 

Mercabilbaoko zuzendari nagusi Aitor Argote Ibáñezek adierazi du 2025eko emaitzek erakusten dutela Mercabilbaok hazten jarraitzeko duen gaitasuna, bere misioa alde batera utzi gabe, hau da, "nekazaritzako elikagaien sektoreari zerbitzu eraginkorra eskaintzea eta enpresentzat, pertsonentzat eta lurraldearentzat balioa sortzea".

Bost hamarkada baino gehiagoko ibilbidea eginik, Mercabilbaok "eraginkortasun operatiboa, jarduera ekonomikoaren sorrera, iraunkortasuna, berrikuntza eta gizarte-konpromisoa uztartzen dituen kudeaketa-eredua sendotzen" jarraitzen duela adierazi du Argotek, “Euskadiko nekazaritzako elikagaien sistemaren garapenean laguntzen jarraitzeko eta enpresen, profesionalen eta herritarren beharrei erantzuteko”.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain