• EKONOMIA
  • Merkataritzan ekiteko dirulaguntza deialdi berria iragarri du Eusko Jaurlaritzak

Merkataritzan ekiteko dirulaguntza deialdi berria iragarri du Eusko Jaurlaritzak

MerkaEkin 2026 deialdiak 25.000 eurorainoko inbertsio laguntzak eskainiko ditu

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko ekainaren 16a - 10:56
Eg. 2026ko ekainaren 16a - 11:06

2026an ere MerkaEkin laguntzak eskatu ahal izango dituzte EAEko merkatari eta ekintzaileek. Deialdi berrian honako laguntza hauek eskainiko dira: 5.000 eurorainoko dirulaguntza, aholkularitza jasotzeko zein negozio-planak sustatzeko; 7.500 eurorainokoak marketinean inbertitzeko edo prestakuntza bultzatzeko; eta 25.000 eurorainokoak merkataritza-ekintzaileek ekimen berriak abia ditzaten, hots, negozio edo jarduera berriak gara ditzaten.

 

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatuko deialdian parte haratzeko negozioek hiru hilabete izango dituzte, apirilaren 15ean itxiko baita eskaerak egiteko epea (aurrekontua lehenago agortu ezean)