• EKONOMIA
  • Merkaritza ituna berritu dute EBk eta Mexikok

Merkaritza ituna berritu dute EBk eta Mexikok

Mexiko Hirian elkartu dira gaur Claudia Sheinbaum Mexikoko presidentea eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko burua

Costa, von der Leyen eta Sheibaum | Argazkia: EB
Costa, von der Leyen eta Sheibaum | Argazkia: EB
2026ko maiatzaren 22a - 15:08

Europako Batasunak eta Mexikok merkataritza librerako ituna berritu dute. Ostiral honetan Mexiko Hirian sinatu dute akordioa Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak, Antonio Costa Europar Kontseiluko presidenteak eta Claudia Sheinbaum Mexikoko presidenteak.

 

Akordioak 2020tik indarrean dagoena eguneratuko du, eta bi aldeen arteko muga zerga gehienak ezabatuko ditu, elikagaienak, batik bat.

Nolanahi ere, produktu jakin batzuen muga-zerga ez da berehala kenduko eta bost-hamar urteko “trantsizio epe bat” izango dute horretarako. Asmoa da, hain zuzen ere, urte hauetan muga-zerga horiek apurka-apurka murriztea.

 

Gauzak horrela, bi herrialdeen arteko salgaien salerosketa erraztuko du merkataritza itun berrituak. Mexikoko ahuakateak, bananak, limoiak, mangoak, eztia edota tekilak ez dute muga-zergarik izango Europan sartzeko. Era berean, gazta, ardoa, txokolatea eta txerri haragia oztoporik gabe salduko dio EBk Mexikori.

Bi herrialdeek AEBekiko mendekotasuna murriztu nahi dute, eta horren erakusle da azken hilabeteetan sinatu dituzten merkataritza itunak. EBk Mercosur eta Indiarekin egin ditu akordioak, Mexikok, aldiz, Kanadarekin.