• EKONOMIA
  • Merkataritza lege proiektu berria aurkeztu du Nafarroako Gobernuak

Merkataritza lege proiektu berria aurkeztu du Nafarroako Gobernuak

Irujo Industria kontseilaria Iruñeko Zabalgune merkatuan izan da gaur goizean. Tokiko merkataritza indartu nahi dutela adierazi du

Mikel Irujo, gaur goizean | Argazkia: Nafarroako Gobernua
Mikel Irujo, gaur goizean | Argazkia: Nafarroako Gobernua
2025eko azaroaren 25a - 16:14

Nafarroako Gobernuak merkataritzari buruzko foru lege berria aurkeztu du gaur. Mikel Irujo Industria kontseilaria Iruñeko Zabalgune merkatuan izan da gaur goizean, eta bertan eman du proposamenaren berri, zeinak helburu izango duen tokiko merkataritza “bultzatzea, modernizatzea eta babestea”.

 

Irujorekin batera Pablo Ezkurra foru gobernuko Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia izan da, eta biek nabarmendu dute lege honek gizarte kohesioa areagotu eta lurraldearen garapen jasangarria sustatuko duela.

Industria kontseilariak azaldu duenez, merkataritzako foru legeak "sektorearen eta merkataritza elkarteen babesa du, eta merkataritzaren egungo erronkei aurre egiteko" sortu dute.   Ezkurrak, bestalde, adierazi du arau berriak "tokiko merkataritza udalerrietako hiri-bilbean integratzeko tresnak” dituela, “eguneroko erosketak egiteko autoa hartu behar izatea saihestuz".

 

Behin lege proiektua aurkeztuta, abenduaren amaieran parlamentura eramango dute bertan eztabaidatu eta bozkatzeko.