• EKONOMIA
  • Merkataritza negozioetako arduradunen gaitasunak indartzeko programa abiatu du Bilbaodendakek

Merkataritza negozioetako arduradunen gaitasunak indartzeko programa abiatu du Bilbaodendakek

Gaur goizean egin dute programaren aurkezpena, eta, azaldu dutenez, “retail negozioaren ikuspegi integrala” eskainiko du

Cristina Mugica, Jon Zarate eta Carmen Rojo | Argazkia: Bilbao Dendak
Cristina Mugica, Jon Zarate eta Carmen Rojo | Argazkia: Bilbao Dendak
2026ko apirilaren 21a - 13:01

BilbaoDendak Bilboko merkataritza eta turismo jarduera sustatzeko plataformak Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Merkataritza Ganberarekin eta ESIC Business & Marketing Schoolekin batera, Retail Management: Estrategia, Kudeaketa eta Bezeroaren esperientzia Bilboko hiri-merkataritzan izeneko programa diseinatu du.

 

Gaur goizean egin dute programaren aurkezpena, eta, azaldu dutenez, “retail negozioaren ikuspegi integrala” eskainiko du. Zortzi saiotan banatutako 18 orduko iraupena izango du, eta prestakuntzak ikuspegi praktikoa izango du. Parte-hartzaile bakoitzak bere negozioa landuko du, egunerokotasunera zuzenean eraman daitezkeen metodologiak eta tresnak txertatzeko aukerarekin. Halaber, parte-hartzaile bakoitzak bere negoziorako ekintza-plan bat izango du hurrengo 12 hilabeteetarako.

Gaurko aurkezpenean izan dira Jon Zarate BilbaoDendakeko zuzendaria, Carmen Rojo Bilboko Merkataritza Ganberako ordezkaria eta Cristina Múgica Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuna eta Turismoa Sustatzeko zuzendaria. Nabarmendu dutenez, programaren helburu nagusia Bilboko negozio komertzialen arduradunen kudeaketa eta erabaki ahalmena indartzea izango da.