Eustaten arabera, EAEko merkataritza sektorea %2,7 apaldu da 2023ko azken hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderatuta. Handizkako eta txikizkako merkataritza eta ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa biltzen ditu merkataritza sektoreak. Hala, aurtengo bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, bilakaera ere negatiboa izan da, eta %0,7 apaldu da.
Handizkako merkataritzak eragin du batik bat jaitsiera, urtetik urtera %6,6 jaitsi baita. Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa hazi egin da epe berean (%6,3), baita txikizkako merkataritza ere (%0,7).
Lurraldeka, 2022ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, aurtengoan %3,6ko jaitsiera izan da Gipuzkoan, %2,6koa Araban eta %2,1koa Bizkaian.