Arabako Foru Aldundiak baieztatu du mihi urdinaren 3. serotipoa topatu duela Barrundiako ardi ustiategi batean. Uztailaren amaieran atzeman zuten kasua, eta abuztuaren 14an baieztatu zuten ofizialki. Erasandako animalia txertoa jarrita zuten 200 ardi baino gehiagoko artalde batekoa da. Gaixotutako ardiak sintoma arinak izan zituen, baina tratamendua jaso ondoren hobera egin zuen.
3. serotipoa mihi urdinaren birusaren aldaeretako bat da, eta gaixotasun horrek batik bat animalia hausnarkariei eragiten die, ardiei, esaterako. Ez da animalia batetik bestera zuzenean transmititzen, gaixotasunen bektore gisa jokatzen duten eta kutsatutako animaliez elikatzean birusa transmititzen duten intsektu txikien ziztaden bidez baizik. Barrundiako ardiarena Euskal Herrian baieztatu den bigarren kasua da, Orbaizetan beste kasu bat atzeman baitzen.
Kasu berriaren harira, Foru Aldundiak abeltzainei gogorarazi die gomendagarria dela ardi guztiei txertoa jartzen jarraitzea. Arabako ardi aziendaren herena, gutxi gorabehera, txertatuta dago dagoeneko, eta kanpaina, borondatezkoa eta doakoa dena, martxan dago oraindik.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta