• EKONOMIA
  • Enpresen nazioartekotzea sustatzeko misio plan berria diseinatu dute

Enpresen nazioartekotzea sustatzeko misio plan berria diseinatu dute

Bilboko Merkataritza Ganberak, Eusko Ganberak eta Eusko Jaurlaritzak misioak antolatu dituzte Dominikar Errepublikara, El Salvadorrera eta Marokora, besteak beste

Dominikar Errepublikako misioa ekainaren 25etik 27ra bitartean antolatu da | Argazkia: iStock
Dominikar Errepublikako misioa ekainaren 25etik 27ra bitartean antolatu da | Argazkia: iStock
2025eko urtarrilaren 22a
Eg. 2025eko urtarrilaren 22a

Merkataritza-misioen plana diseinatu du Bilboko Merkataritza Ganberak, batetik, euskal enpresen nazioartekotzea sustatzeko, eta, bestetik, enpresa horiek merkatu estrategikoetan sartzen laguntzeko. Misioak antolatzeko Eusko Ganberak-en eta Eusko Jaurlaritzako Spri Taldeko Basque Trade & Investment Nazioartekotze Euskal Agentziaren laguntza jaso du.

 

Diseinatutako plana 2025. urtera begira egin da, ordurako tokiko enpresekin harremanak ezartzeko, merkatuen funtzionamendua ezagutzeko eta faktore lehiakorrak identifikatzeko. Misioak zenbait herrialdetan egingo dira, hots, ondorengoetan: Dominikar Errepublika, El Salvador, Maroko, Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuak.

Dominikar Errepublika eta El Salvador “hazten ari diren bi ekonomia” gisa definitu dituzte; lehenengoaren kasuan prospekzio bidaia ekainaren 25etik 27ra egingo dute, eta, bigarrenaren kasuan, ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean. Aldez aurretik, ordea, online bilerak egingo dituzte bi herrialdeekin.

 

Marokoren kasuan nazioartekotzerako “interes handiko herrialdea” dela adierazi dute; hala, maiatzaren 18tik 21era bitartean antolatu dute misioa. Ekialde Hurbilera bisitak urrian zein arazoan programatu dituzte.