• EKONOMIA
  • Mitxel Lakuntzak ELAko idazkari nagusi izaten jarraituko du

Mitxel Lakuntzak ELAko idazkari nagusi izaten jarraituko du

Botoen %90,37 jaso ditu Lakuntzak

ELAk XVI. Kongresua egin du atzo eta gaur artean | Argazkia: ELA
ELAk XVI. Kongresua egin du atzo eta gaur artean | Argazkia: ELA
2025eko ekainaren 3a - 14:01

Mitxel Lakuntza Vicariok ELA sindikatuko idazkari nagusi izaten jarraituko du datozen lau urteetan. Hala erabaki dute sindikatuaren XVI. Kongresuagatik Bilbon bildu diren 736 pertsonek, %90,37k Lakuntzaren aldeko botoa eman baitu, eta soilik %6,75ak egin baitu kontra. %2,58k zuri bozkatu du, eta bi boto baliogabetu dira.

 

Halaber, zuzendaritza-batzordeak hiru kide berri ditu: Ane Bilbao Alzelai (Zerbitzu Juridikoa), Luis Fernández Centeno (Sindikalizazioa, Militantzia eta Ekitaldi konfederalak) eta Unai Oñederra Egaña (Prestakuntza, Iparraldea eta Estrategia Subiranista); gainerako kideak berdin mantenduko dira.