• EKONOMIA
  • Mobilizazioak iragarri dituzte Errenteriako Papresako langileek

Mobilizazioak iragarri dituzte Errenteriako Papresako langileek

Salatu dute enpresak paper lantegia itxi eta enplegu erregulazio espedientea abian jarri nahi duela

110 langile kaleratze arriskuan dira | Argazkia: Papresa
110 langile kaleratze arriskuan dira | Argazkia: Papresa
2026eko otsailaren 13a - 14:28

Errenteriako (Gipuzkoa) Papresa paper lantegiko langileek lanuzteak egingo dituzte otsailaren 17, 20, 24 eta 27an. Izan ere, langileek orain gutxi jakin dute enpresak lantegia saltzekoa asmoa duela, eta hartara, euren lana mantentzeko protesta egingo dute.

 

LAB, ESK, ELA eta CCOO sindikatuek osatzen duten langile batzordeak ohar bidez adierazi du kezkaturik daudela fabrikaren ustezko salmenta dela eta. Uste dute bertako jarduera etengo balitz, 110 langileri eragingo liekeen lan erregulazio espedientea martxan jartzeko arriskua dagoela.

Langile batzordeak azaldu du orain gutxi eginiko bilera batean izan zuela enpresako zuzendaritzaren asmoen berri, eta salatu du bilera horretan zuzendaritzak ez zuela datu zehatzik eman.

 

Langileek uste dute “onartezina” dela halako erabaki garrantzitsuen berri prentsari jakinaraztea aurretik lantaldearekin bildu ez denean. Hori dela eta, erabaki dute “mobilizazio-dinamika” bati ekitea, euren lanpostuak defendatzeko eta lantegiaren etorkizuna bermatzeko.

Lanuzteak, aipatutako egunetan, 12:00etatik 16:00ra bitartean egingo dituzte. Halaber, langile batzordeak zuzendaritzari eskatu dio “arduraz” jokatzeko, eta benetako informazioa emateko.