• EKONOMIA
  • Erakusketari gisa azokan parte hartzeko deia egin du Mubil Mobility Expok

Erakusketari gisa azokan parte hartzeko deia egin du Mubil Mobility Expok

Mugikortasun jasangarriaren sektoreko orotariko profilek izan dezakete espazioa azokan

Argazkia: Mubil Mobility Expo
Argazkia: Mubil Mobility Expo
2025eko irailaren 23a - 12:55

2026ko martxoaren 25 eta 26an Mubil Mobility Expo azokan erakusketari gisa parte hartzeko deialdia egin dute antolatzaileek. Azaroaren 7ra bitartean eman dezakete izena mugikortasun jasangarriaren azokan espazio bat kontratatu nahi dutenek, eta %15eko deskontua ere lor dezakete.

 

Erakusketarien profila orotarikoa izan daiteke: ibilgailuen fabrikazio, muntaketa eta azpikontratazioa; energia biltegiratzea; osagaien fabrikazioa; mugikortasun konektatua edo autonomoa; start-upak; teknologia eta ikerketa zentroak; aparkamendu soluzio digitalak; aholkularitza… Bakoitzaren interesen arabera, hiru tarifen artean aukeratu beharko dute: lurzorua soilik, stand modular packa (hormak, errotulua, moketa eta bestelakoak barne) edo start-up packa (txikiagoa). Informazio guztia Mubil Mobility Expo webgunean aurki daiteke.

erdikoa

Stand modularraren pack-a | Argazkia: Mubil Mobility Expo

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, erakusketariek hizlari gisa ere parte hartu ahal izango dute, bakoitzaren enpresaren lana “nabarmendu eta aitortua izan dadin”. Azokan zehar “hizlari esklusiboek eta mahai-inguruek mugikortasun iraunkorraren industriaren garapenaren eta etorkizunaren ikuspegia emango dute”, eta bisitari zein erakusketariek aukera izango dute adituekin harremanetan jartzeko.