
2026ko martxoaren 25ean eta 26an Mubil Mobility Exporen ekitaldi berri bat egingo da Ficoban, Irunen (Gipuzkoa). Mugikortasun iraunkorraren industriaren azoka honetan, sektoreko eragile europarrak elkartzen dira. Bada, ekitaldiaren antolatzaileek iragarri dutenez, akordioa erdietsi dute Frantziako hiru klusterrekin: ID4Mobility, NextMove eta CARA.
Frantzia izango da azokaren aurtengo herrialde gonbidatua, eta akordioa sinatu duten hiru klusterrak beren esparruetan erreferentziazkoak dira. ID4Mobilityko berrikuntza arloko zuzendari den Véronique Rottier-ek adierazi duenez, “Mubil Mobility Expo-n parte hartzeko dugun interesa gure kideei Espainiako, eta bereziki Euskal Herriko merkatua ezagutzeko aukera ematean datza, beren zerbitzu nahiz produktuak zabaltzeko eta tokiko lankidetza berriak ezartzeko helburuarekin”.
Hiru klusterrek euren esperientzia eskainiko dute topaketan, eta antolatzaileen arabera, azokaren “posizionamendu europarra" indartuko dute, baita “irtenbide, teknologia eta lankidetza sare berrietara sarbidea erraztu” ere.