Mugaz gaindiko lan harremanen Euskal Herriko egoera aztertuko du Enpresarean Foroak

Maiatzaren 24an izango da hitzordua, Irungo Ficoban. Izen ematea zabalik dago

Lansarean topaketa 2023 | Argazkia: Bai Euskarari Elkartea Lansarean topaketa 2023 | Argazkia: Bai Euskarari Elkartea

Bai Euskarari Elkarteak, mugaz gaindiko lan harremanek Euskal Herrian duten presentzia aztertzeko jardunaldia antolatu du Enpresarean Foroaren baitan. Izan ere, Euskal Herriaren egoera arrazoi askorengatik berezia dela nabarmendu du Elkarteak, bi estatupean egonagatik ere lankidetzak garatzeko orduan berezitasunak daudelako diru laguntzetan, edota lan egiteko moduan. Hori dela eta, jardunaldi berria antolatu dute lan egiteko moduak, mugaz gaindiko lan harremanak garatzeko baliabideak, erraztasunak, eta harreman horietan euskarak duen papera aztertzeko.

Horretarako, alde batetik, administrazio publikotik bi lurraldeetako harremanak sustatzeko egiten duten lanean euskarak duen papera aztertuko dute foroan; eta, beste aldetik, bi eremuetan lan egiten duten enpresen esperientzia eta testigantzak ezagutzeko aukera izango da. Hala, Marie Hegyu-Urain ‘Euroeskualdeko hiritartasuna’ proiektuaren kudeatzailea izango da bertan, besteak beste, lankidetza sustatzeko dauden baliabide publikoez berbetan. Ondoren, Beñat Irausegi Ibarra Talaios kooperatibako kideak Translanekin proiektua aurkeztuko du. Eta enpresen arteko solasaldirako unea ere izango da, Onintza Agirre Latzondo tresnak eta Berlatzeko kidearekin eta Pierre Bastres Antola Cooperationeko kidearekin.

Foroa maiatzaren 24an izango da Irungo Ficoban. Izen ematea Bai Euskarari Elkartearen web atarian egin beharko da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK