• EKONOMIA
  • Mundu osoan 13 milioi langilek ikusmen arazoak dituzte lanaren ondorioz

Mundu osoan 13 milioi langilek ikusmen arazoak dituzte lanaren ondorioz

Nazioarteko Lan Erakundearen txosten baten arabera, urtean 3,5 milioi begiko lesio edo gaixotasun izaten dira

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko apirilaren 28a - 12:02
Eg. 2026ko apirilaren 28a - 12:15

Ikusmena funtsezko elementua da lan egiteko garaian, aitzitik, hainbat faktorek eragin dezakete langileen begien ongizatean, lan-inguruneko baldintzak eta jarduera bakoitzaren eskakizun zehatzek ikusmenean kalte egin dezaketelarik.

 

Nazioarteko Lan Erakundearen (OIT) Eye Health and he World of Work txostenaren arabera, mundu osoan 13 milioi langileek ikusmen arazoak pairatu dituzte euren lana dela eta, eta urtean 3,5 milioi begiko lesio edo gaixotasun izaten dituzte langileek. 

Gainera, txostenaren arabera, ikusmen desgaitasuna duten pertsonek aukera gutxiago dute enplegua lortzeko. Zehazki, %30 murrizten da lanpostu bat betetzeko aukera.

 

Kontuan hartu beharra dago, gaur-gaurkoz langileen %90k pantailak erabiltzen dituela bere lanean, eta gehienek egunean 6-10 ordu egiten dituzte horien aurrean. Pantailen erabilerak, argiztapen eskasak eta atseden ezak nekea, buruko mina eta ikusmen lausoa eragin dezakete.