IEA Nazioarteko Energia Agentziak atzo kaleratu zuen petrolioaren merkatuaren inguruko hileroko txostena. Bertan jasotzen denez, petrolioaren eskaintza izaten denaren azpitik izango dela urtea amaitu arte. Hala izango da, behintzat, Ormuzko itsasartea berriro zabaldu, eta Iran eta AEBren arteko tentsioak baretzen ez diren bitartean. Bertatik igarotzen da munduko petrolioaren %25, beraz, arestian aipatutakoak lehentasuntzat jo du erakundeak.
Gatazkaren hasieratik nabarmen murriztu dira petrolio erreserbak. Une honetan erreserbak 7.900 milioi upeletik behera daude, lehen aldiz 2025eko apiriletik, uztailean 69 milioi erabili ostean. Esan behar da Washington eta Teheranek sinatutako su etenak arnas pixkat eman ziola egoerari, eta Pertsiar Golkoko herrialdeek ekoizpena handitu ahal izan zuten, zehazki, 23,6 milioi upel gehiago. Zifra hori, dena den, AEBk Iran eraso aurretik ekoizten zena baino txikiagoa da.
IEAren aurreikuspenek diote egunean 102 milioi upe erabiliko direla, aurreko urtean baino 4,3 milioi gutxiago. Aitzitik, hobekuntza ere aurreikusi du 2027rako: egunean 8,3 milioi handiagoa izango dela diote, egunean 110,3 merkaturatuta.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta