• EKONOMIA
  • Munduko xurgatze bela handienak jarriko dizkiote Bilboko portuan dagoen itsasontzi bati

Munduko xurgatze bela handienak jarriko dizkiote Bilboko portuan dagoen itsasontzi bati

Oihalaren ordez, altzairuz eginiko belak dira eta EEMS Traveller Herbeheretako kargaontzian instalatu dituzte.

Kargaontzi bat | Argazkia: iStock
Kargaontzi bat | Argazkia: iStock
2023eko uztailaren 5a
Eg. 2023eko uztailaren 5a

Munduko xurgatze bela handienak instalatu dizkiote Amasus Shipping taldearen EEMS Traveller izeneko itsasontziari Bilboko portuan. 17 metroko altzairuzko eSAILs belak dira, eta Bound4blue Kataluniako enpresa arduratu da diseinuaz nahiz instalazioaz. Belen fabrikazioaz Haizea Wind arduratu da.

 

Bela hauei esker, %15 eta %40 artean murriztu daiteke erregai kontsumoan adituen arabera, betiere, kargaontzi mota eta itsasoan egingo duen haizea kontuan hartuta. Jose Chapero Bound4blueko ingeniariaren hitzetan, hegazkin baten hegala bezala funtzionatuko du, baina horizontalki eraiki beharrean, modu bertikalean instalatu dira kargaontzian.

Bi bela elkarrekin instalatzen diren lehenengo aldia dela ere adierazi du ingeniariak. Haizeak lagundutako propultsio sistema bat dute belek, honela, haizea baliatuko dute itsasoan aurrera egiteko, motorraren bultzadaren indarra gutxituz. “Azken helburua kargaontzia jasangarriago egitea da”, gehitu du Chaperok, eta egitura hauek oreka nahiz mugikortasun aldetik itsasontziari arazorik ez diotela sortzen kontatu du.