• EKONOMIA
  • Mutualiak 378.000 osasun jarduera burutu zituen iaz

Mutualiak 378.000 osasun jarduera burutu zituen iaz

Aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoen kopuruak handitzen jarraitzen duela nabarmendu du entitateak

Argazkia: Mutualia
Argazkia: Mutualia
2026ko uztailaren 17a - 13:42
Eg. 2026ko uztailaren 17a - 15:43

Mutualiak batzar orokorra egin du gaur Donostian, 2025eko kontu ekonomikoak onartzeko asmoz. Lourdes Gondra entitateko zuzendari nagusiak azaldu duenez, joan den urtean, ohiko gertakariengatik aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoak nabarmen handitu ziren. Prestazio horiek Mutualiak ordaindutako guztien %63,3 dira, gertakari hauengatik babestuta dauden afiliatuak erdia besterik ez direnean. 453.000 afiliatu baino gehiago ditu Mutualiak.

 

Erakundeak 378.000 osasun jarduera egin zituen iaz, eta 350 milioi euroko prestazioak ordaindu zituen. Gauzak horrela, Mutuak azaldu duenez, artatutako pertsonen %94,4 pozik azaldu da jasotako arretarekin.

Iaz amaitu zen Mutualiaren 2021-2025 plan estrategikoa, eta aurreikusitako ekintza eta mugarri gehienak osatu direla azaldu du erakundeak, “pandemia edo ohiko gertakariengatiko aldi baterako ezintasunaren aurrekaririk gabeko igoera bezalako egoera konplexuei aurre egin arren”.

 

Mutualiako presidente Urtsa Erraztik 2026-2030 bitarteko plan estrategikoaren ildo nagusiak aurkeztu ditu batzarrean. Besteak beste, plan horren barruan sartuko da Donostia eta Bilboko ospitale berrien eraikuntza.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain